2024. URRIA. ZEMENDIA

Imajinatu eizu makilatxo magiko bat daukazula. Zamudioko herrigunean, zer aldatuko zenduke?

Gelditu, Begiratu, Parte hartu, Gelditu, Begiratu, Parte hartu, 
Gelditu, Begiratu, Parte hartu, Gelditu, Begiratu, Parte hartu, 

Zamudio Parti

Imajinatu dozu inoz bestelako Zamudio bat? Zamudio Parti-ri esker, amesetan egin eta aukera barriei buruz pentsatu ahal izango dozu. Horretarako ez dozu zertan hirigintzako aditua izan; nahiko da parte hartzeko gogoa izatea eta zeure ikuskerearen arabera geure herria aldatzen laguntzeko prest egotea, udalerri biziago eta hobe bat eskuratu daigun pertsonentzat. Hiru ekitaldi izango dira, ideiak ekintza bihurtzeko bertan.

Makilatxo magiko bat izan ezkero, zer aldatuko zenduke Zamudion? Hartu eizu denbora apur bat, amesetan egiteko eta aukera barriei buruz pentsatzeko.

Hasi oinez eta bazter interesgarriei begiratu, beste kontakizun batzuk entzun eta geure ingurua zelan bizibarritu pentsatu.

Zeure ideiak partekatu. Hiru ekitalditan, alkarregaz ekingo deutsagu, gure ikuskerak plan zehatz bihurtzeko.

Zamudio Parti
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Zamudio Parti sticker green
Zamudio Parti sticker pink
Zamudio Parti sticker yellow
Gelditu, Begiratu, Parte hartu, Gelditu, Begiratu, Parte hartu, 
Gelditu, Begiratu, Parte hartu, Gelditu, Begiratu, Parte hartu, 

Jarduketa-aldeak

Zamudioko herrigunean garrantzizkoak diran hiru alde aldatuko doguz danon artean, udalerrian pertsonen arteko alkarreraginerako funtsezko aldeak dira eta. Danon ikuskerea kontuan izanda, barriro planteatuko doguz, narrazino bateratu eta zentzunezko bat sortuta.

1 aldea

Sabino Arana plaza eta plaza horren eta elizaren arteko loturea eta Mikel Zarate plaza eta plaza horren eta parajeen daukan inguruaren arteko loturea dira.

2 aldea

Leizaola Lehendakaria plazaren ingurua da, trenbidearen, Talleri kalearen, Aresti kalearen eta Pago kalearen artekoa.

3 aldea

Agirre Lehendakaria plaza eta plaza horren sarbideak aztertuko dira.

Map background Map Zone 1 Map Zone 2 Map Zone 3
3 ekitaldi 3 ekitaldi 
3 ekitaldi 3 ekitaldi 
Zapatua, urriak 5

1. Ekitaldia

Alkargunea Sabino Arana plaza
Ordutegia 10:00etatik 13:30era

Zamudio Parti-ko hiru aldeetatik ibiliko gara. Adi begiratuko deutsegu hain ondo ezagutzen doguzan alde honeei, lehenengoz balitz lez. Baloratzen doguna eta babestu gura doguna identifikatuko dogu, eta hobetu beharrekoa be. Giroa itzelezkoa izango da, eta pintxo-poteakaz emongo deutsagu amaierea.

Zapatua, urriak 26

2. Ekitaldia

Alkargunea Sabino Arana plaza
Ordutegia 10:00etatik 13:30era

Alde bakotxean bizi gura doguzan esperientziak imajnatu daiguzan. Gero, osotasunaz pentsatuko dogu, narrazino bateratu bat landuko dogu, emaitza osagarria izan daiten eta eragin hobea izan daian. Zer da faltaezina? Nortzuk dagoz? Zelan babestu edo giro on bat sortu?

Zapatua, zemendiak 16

3. Ekitaldia

Alkargunea Sabino Arana plaza
Ordutegia 10:00etatik 13:30era

Badago bete bako ametsik oraindik? Alde bakotxerako egin diran proposamenak ezagutuko doguz eta lehenagoko lan-ekitaldietako ekarpenak zelan aintzat izan diran jakingo dogu.

Udalaren helburuak

Zamudio Parti komunitate-ekimen bat da. Zamudioko pertsona guztiek bertako herrigunea hobetzeko prozesuan esku hartu daien diseinatu da. Inguruaz hausnartzeko, bertako beharrizanei erreparatzeko eta entzun egiteko, eta ideiak eta proposamenak partekatzeko gonbidapena da. Alkarrizketarako zabalik dagoan leku bat da; eretxi guztiak aintzat izango dira bertan, Zamudioko etorkizunari buruz danon arteko ikuskera bat eraikitzeko.

1 HELBURUA

Geure herria hobetzeko modurik onena egunean-egunean herria bizi dabenei entzutea da. Zamudio Parti aukera bat da, danok geure ideiak emon daiguzan eta geure udalerriaren etorkizuna batera eraiki daigun.

2 HELBURUA

Herrigunean garrantzizkoak diran aldeak aldatu gura doguz, irisgarriagoak, praktikoagoak eta erakargarriagoak izan daitezan. Helburua da alde horreetan geure komunitatearen beharrizanak agertzea eta danok gustura egoteko moduko aldeak izatea.

3 HELBURUA

Zamudio komunitate batu bat izanda hazten jarraitzea. Egitasmo honen bitartez, narrazio partekatua sortu gura dogu, bat etortzeko modukoa eta geure herriaz harro sentiarazoko deuskuna, inguruak geure arteko batasuna eta ikuskera bateratua erakusten dauzala eta.

FAQS

Nork parte hartu ahal dau? dotted arrow

Zamudio Parti Zamudioko edozein herritarrek parte hartzeko modua izateko prestatu da. Zamudiokoa bazara, bazara aditua. Bakarrik etorri ahal zara, lagunakaz, senideakaz, seme-alabakaz edo aitita-amamakaz. Guztien eretxiak aintzat izango dira!

Emon daiket izena saio bakar baterako? dotted arrow

Saio bakar baterako zein gehiagotarako emon ahal dozu izena. Asko gustatuko litzakigu prozesu osoan egon zaitezan, baina kargu hartzen dogu ez dala erraza egunean-egunean danerako astia izatea. Hartu eizuz egunak, emon izena eta ahal dozunean parte hartu!

Izena emon barik be parte hartu ahal izango dot? dotted arrow

Izena emon barik be parte hartu ahal izango dozu, baina guretzat nahiko lagungarria izango da gutxi gorabehera zenbat pertsona izango diran aurretik jakitea, dana ahalik eta ondoen antolatzeko. Dana dala, azken momentuan parte hartzea erabagi ezkero, leku bat izango dozu. Ez izan dudarik, itxaroten zaitugu!

Azkenengo orduan bazatoz be, egingo jatzu lekua.

Ezin badot parte hartu, informazinoa hartu ahal izango dot? dotted arrow

Hartuemonetarako helbide elektroniko bat emon ahal deuskuzu zamudioparti@zamudio.eus idatziz, eta informatuta izango zaitugu.

Eta gero, zer? dotted arrow

Zuen ideia eta proposamen guztiak batu eta gero, Udalak aztertu eta landu egingo dauz, proiektu zehatz bihurtu daitezan. Geroago, danon artean eraikitakoan oinarrituta dagoan ekintza-plan bat aurkeztuko dogu, egitasmoagaz bat egiten jarraitu daizuen eta zuen ideien atzetik Zamudiorako hobekuntza errealak etorri direla ikusi daizuen